Otsailean ohi baino euri eta hotz gehiago egin du Nafarroan, baita Iruñean ere. Hilabete osoan bota du, bereziki hilaren 21ean eta 26an. Iruñeko prezipitazio neurgailuak jaso dituen datuen arabera, azken 100 urteetako otsaila euritsuena izan da Nafarroako hiriburuan. Giroa ere ohi baino hotzagoa izan da, batez ere hilabeteko aurreneko hamar egunetan. -2ºko tenperatura izan dugu batez beste.