Hasi dituzte obrak Iruñeko Auzitegiko plazako lur azpiko aparkalekuko zuloa konpontzeko. Hilabete joan da behera erori zenetik, eta harrezkero itxita dago parkinga.
Bost aste baino gehiago iraunen dute obrek, eta behetik gora eginen dituzte, alegia, lur azpiko laugarren solairutik hasi eta lehenengora. "Aparkalekua erabat segurua da", ziurtatu du obrako arduradunak, baina itxita edukiko dute lanak amaitu arte. Bitartean, erietxeetako lur azpiko aparkalekura eraman dute Iruñeko Udalaren garabi zerbitzuaren auto-gordetegia.