Iruñeko etxerik gabeko pertsonentzako arreta zentroa, beterik

Euskalerria Irratia 2015ko ots. 27a, 10:14

Udalak aktibaturik dauka hotzaldietako protokoloa.

Berrogeita hamar lagunek igaro zuten asteazken gaua Iruñeko Udalaren etxerik gabeko pertsonentzako arreta zentroan, Udalak berak jakinarazi duenez. Eta horixe da zentroak duen plaza kopurua. Udalak aktibaturik dauka hotzaldietako protokoloa. Otsailean, orotara 392 lagunek erabili dute udal instalazio hau.

2014 urtean, 2.445 lagunek jaso zuten Udalaren alojamendu zerbitzuen laguntza, bazterketaren aurkako egitasmoaren barruan, 2013an baino %3,4 gehiago. Haatik, etxerik gabekoentzako zentroa erabili zuten pertsonen kopuruan joera kontrakoa izan zen, zertxobait jaitsi baitzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!