Autoak Burlatako bidean eta Club Natacion inguruan ez uzteko gomendatu du Udaltzaingoak, uholde arriskua dela eta

Euskalerria Irratia 2015ko ots. 24a, 11:15

2014ko uholdeak Arrotxapean

Gidariei eta oinezkoei arduraz jokatzeko eta ibai ertzera ez hurbiltzeko eskatu die

Badator berriro euri eta elur denboralea, eta horrekin batera uholde arriskua. Meteorologoen iragarpenen arabea, gaur eta bihar metro koadroko 150 litro bota ditzake Iruñerrian. Hori horrela, Iruñeko Udaltzaingoak "arduraz" jokatzeko eskatu die herritarrei, baita ibai ertzera ez hurbiltzeko ere. Gomendio zehatzagorik eman du: ez utzi autoak Burlatako bidean ezta Club Natacion inguruan ere.

Euriteen ondorioz auto gidariek gutxiago ikusiko dute, eta hori dela-eta "zuhurtziaz" gidatzeko eskatu diete Udaltzaingotik bai gidariei baita oinezkoei ere, bereziki zebrabideetan.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!