2015eko sanferminetako kartel lehiaketa, martxan

Euskalerria Irratia 2015ko ots. 16a, 14:19

Lanak aurkezteko epea martxoaren 2tik 25era izanen da zabalik

Gero eta gutxiago falta da sanferminetarako. Eskailerako lehen hiru koskak igo ditugu jada, eta Udalak dagoeneko plazaratu du aurtengo kartel lehiaketako deialdia.

Irabazleak 3.600 euro jasoko ditu, eta bere lana mundu osoan izanen da ikusgai. Ohi denez, kartelak 100 zentimetro eduki beharko ditu luze eta 70 zabal, eta euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko da. Ezinbestean, honako testu hau eduki beharko du izkiriaturik: "Pamplona/Iruña. San Fermin 2015. 6 al 14 de julio / Utzailaren 6tik 14ra".

Lanak astelehenetik larunbatera aurkez daitezke 10:30etik 13:30era Ziudadelako bulegoan (Armada etorbidea, zenbakirik gabe). Oinarriak Udalaren webgunean aurki daitezke.

Epaimahaikideek aurkezturiko lan guztien artean 8 hautatuko dituzte. Eta herritarrek horien artean hautatu ahal izanen dute, bozketa bidez, irabazlea. Iaz orotara 546 kartel aurkeztu zituzten lehiaketara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!