Iruñera datorren turista kopurua %7 igo da 2014 urtean, Iruñeko Udalak plazaraturiko datuen arabera. Milioi erditik gora lagun etorri ei zaizkigu bisitan. Eta horietako gehienek gurean gaua psa dute, hiri buruzagiko hoteletan orotara 900.000 gau kontratatu baitituzte. Batez beste, turista bakoitzak 49,3 euro gastatu ditu gurean.