Memoria historikoaren inguruko eztabaida bero joan zen atzo Iruñeko Udaleko osoko bilkuran. Eta horren baita, UPNko zinegotzi Maria Caballerok oso gogoeta deigarria plazaratu zuen: Espainiako errepublikaren bandera eta Francok Nafarroako armarriari ezarririko ereinotz koroa -batzuek azalore deitzen duten hori- berdinak direla. To eta no.