Haur Eskolak

Rotxapea haur eskola euskarazkoa izanen da; Txantreako Egunsenti, aldiz, gaztelerazkoa

Euskalerria Irratia 2015ko ots. 6a, 10:34

Argazkia: Ahotsa.info

Arrotxapea auzoan euskarazko udal haur eskola edukitzearen aldeko plataformak prentsa ohar baten bitartez jakinarazi duenez, 2015-2016 ikasturtean Rotxapea haur eskola euskarazkoa izanen da. Iturri horren arabera, Haur Eskoletako gerente Jose Carlos De la Dehesa dagoeneko erabakiaren berri ematen hasi zaie gurasoei.

Horrek, baina, ez du esan nahi Iruñean euskarazko haur eskola bat gehiago izanen denik; izan ere, Txantrea auzoko Egunsenti haur eskolan ere aldaketa eginen dute: orain arte euskraz fyuntzionatzen zuen, eta aurrerantzean gaztelerazkoa izanen da.

Oposizioarentzat ez da aski

Euskalerria Irratiko zinegotzien solasaldian, Bilduko Patri Peralesek berri ontzat jo du Arrotxapeak behingoz euskarazko haur eskola edukitzea, baina salatu du kontua ez dela "euskarazko haur eskolak auzoz aldatzea baizik eta euskarazko haur eskola gehiago egitea". Aralarko Aritz Romeoren aburuz, "eskandaluzkoa da azken 30 urteotan Udalak euskarazko haur eskola bakar bat ere zabaldu ez izatea". Izquierda Ezkerrako Edurne Eginoren irudikoz, "gurasoei nahi duten hizkuntza eredua hautatzeko aukera eman beharko litzaieke".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!