Epaitegietatik iritsi den epaia, aurreneko albiste: Bateragune Auzian hartu du erabakia Espainiako Auzitegi Gorenak: Auzitegi nazionalak eskatu zuen urte kopurua murriztu du egin du, baina mantendu egin ditu espetxe zigorrak. Bestetik Hezkuntza Departamentuan bilera izan du mahai sektorialak. Mahai gainean Iribas kontseilariaren atzo aurreratu zizkien asmotan dituenak: ikasleak gehiago pilatuko dituzte, eta irakasleek eskola ordu gehiago eman beharko dituzte. Sindikatu eta hezkuntzako eragileen artean areagotzen ari da haserrea eta ezinegona. Bi albiste horietatik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.