Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeak eginiko lanaren emaitza da Euskal Herriko Ibaiak [PDF]. Izen zerrenda bat baino gehiago da hidronimia lan hau. Egileen esanetan, "ibai nagusien euskarazko izenak eta erabilera egokia finkatu nahi izan dira".
Mapetan ageri dira ibaien iturburuak, ibilbideak eta non itsarotzen diren. Euskaltzain urgazle eta Onomastika Batzordeko kide Patxi Galék hainbat azalpen eman dizkigu Kultur Arloan.
Argazkia: Arga ibaia, Garesen. Aherrero CC by 2.0 Flickerren