Gitarra-jole beratarra Euskalerria Irratian izan dugu. Elkarrizketa egin diogu bere ibilbideaz. Kanta hainbat abestu dizkigu zuzenean. Nortasun aunitz dituen artista da. Tekla franko jotzen ditu musikaria. Makina bat artistarekin egin du lan. Besteak beste, Xabier Montoia, Petti, Rafa Rueda, Atom Rhumba, Mikel Erentxun, On Benito…
Azkenaldian bakarrik ari da lanean, abesti propioak sortuz. Hala ere, nabarmendu digunez ez du kantautoretzat bere burua. Gizon heterodoxoa eta ikonoklasta da. Tradizioa eta abangoardia maite ditu. Folka, rocka eta bluesa. Dena batera. Etengabe proiektu berrietan sarturik dabilen egilea da. Esperimentazioa du ardatz nagusi. Duda izpirik gabe, musikari ausarta. Etiketarik gabekoa. Eklektikoa eta elektrikoa. Gurean, entxuferik gabe aritu da.
Azaleko argazkia: LLeuger by Atribution Flickerren