Fermin Erbiti: Frantziari begira

Euskalerria Irratia 2012ko maiatzaren 9a

Frantziari begira bizi izan gara azken egunetan, herenegungo hauteskundeak oso garrantzitsuak zirelakoan. Eta ez bereziki Iruñetik berrogei kilometroa bizi diren euskalerritarrek botoa emateko eskubidea zutelako, azken finean hori betidanik gertatu da. Kontua da oraingoan Hollande hautagaia amesgaiztotik esnatzen hasteko giltza bihurtu dugula.

Nire iritziz, krisi ekonomikoa larria bada ere, larriagoa da Europako sozialdemokraziarena, duela bi hamarkadatik norabiderik gabe baitago. Eta hori ez da bozketa egun bakar batean konpontzen.

Politikaren zeregin nagusia lehentasunak finkatzea da. Norbaitek demagogikotzat hartuko badu ere, adibideak balio dezake: non nahiago duzu gastatzea biztanleen dirua, armadarako tanketan edo liburutegietan, osasungintzan edo Los Arcoseko zirkuituan.

Paperik gabekoari osasun etxeko atea itxi eta iruzurgileari zorra barkatzeko prest egoteak argi islatzen du arazoa ez dela krisi ekonomikoa, baizik eta beste krisi orokorragoa, baloreen krisia. Ikusteko dago Hollande krisi horri aurre egiteko prest dagoen...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!