Arratsalde.on 2012-05-07

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 7a, 19:42

Martin Juanena kirol adituak asteburuak eman dituen emaitzak jaso eta aztertu ditu saioari hasera emateko, Burutazioaren tartean Gorka Bereziartuak  "lanpostua"  izan du gaurko gaia, Asteari begira jarri gara ondoren Maialen Huarte lankidearen laguntzaz, Aldizkaritegiaren tartean argitalpen berria izan dugu, "hazi hezi"  hiruhilabetekaria izanen da eta gurasoei begira pentsatutako edukiak bilduko ditu, Ainara Gorostizuk kontatu digu guzia, Gobernuz Kanpoko Erankundeen Koordinadorako kide Xabier Irigarai izan dugu segidan, Zientziaren txokoan Aitzol Lasa kolaboratzailearen bisita izan dugu, argitaratu berri duen matematika liburuaz aritu zaigu. Bukatzeko azken orduko albisteak bildu ditu GARA egunkariko Martxelo Diaz kazetariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!