Josi Basterretxea: Etorkizuna ikuskizun da beti

Euskalerria Irratia 2012ko mai. 7a, 11:30

François Hollanderen aurpegia erakusten da hainbat egunkaritan gaur goizean. Aurpegi berria du Frantziak atzo ezkero: Hollande gailendu baita hauteskunde presidentzialetan. Euskal Herriak berak ere aldeko botoa eman dio.

Sozialistarik ez zen Frantziako buruan aspalditik: François Mitterrand ezkero, hogeita hamar urte igaro dira jada. Sarcozyren politika ekonomikoak ekarri du sozialista bat Eliseora, gauzak aldatzen hasiko diren esperantzarekin.

Politika ekonomikoa aldatuko da, gehiago ala gutxiago baina aldatu. Inportantea da hori, jakina. Baina, aldatuko ote da Frantzia bera ulertzeko modua?

Guri dagokigunez, euskaldunoi dagokigunez, politika linguistikoan igarriko ote dugu aldaketarik? Jardun errazagoa izango ote dute euskal eskolek aurrerantzean? Euskal Departamentuaren sorkuntzari buruz, aldaketarik sumatuko ote dugu?

Etorkizuna, ikuskizun da beti. Baita gaur ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!