Gizarte alorrean moztu eta moztu ari diren honetan, gastu militarren aurkako zerga eragozpena egiteko deia zabaldu dute talde antimilitaristetatik. Kontzientzia Eragozpen Mugimenduko kide Fernando Mendiola, Euskalerria Irratiko Pasahitza saioan izan da gaur goizean.
“Ezta pertsona, ezta euro bat ere gerrarako” zerga eragozpena egiteko kanpaina aurkeztu digu. 27 urte betetzen ditu aurten objekzio fiskalak Nafarroan. Murrizketen alde mintzatu zaigu. Murrizketak bai, baina gastu militarretan. 17 mila milioi euro bideratu zituen iaz Espainiak gastu militarrera. Hezkuntzan ehuneko 21eko murrizketa egin du; osasun arloan %13. Gastu militarrean berriz, ehuneko sei besterik ez.
Ilustrazioa: Antimilitarismoa, Picassan, by CC SA.