Maiatzaren 31n greba egitera deitu dute sektore publikoan ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuek. Hego Euskal Herriko langile publiko guztiak daude deituta lanuztea egitera, azken hiru urteotako murrizketak salatzeko. Bestetik, beste bost lagun atxilotu ditu gaur goizean poliziak Iruñerrian. Ander Bayano barañaindarra, Antsoaingo Saul Arangibel eta Fermin Martinez Lakuntza “Txote”, Iruñeko Alde Zaharrean Iban Otxobre, eta adingabeko beste lagun bat dira atzeman dituztenak, Ateak Ireki webguneak jakinarazi duenez. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.