Kke Diez de Ulzurrunen tabernan kafetxoa hartuz hasi dugu gaurko arratsaldea, hark kontatu dizkigu Iruñeko kaleetan diren berriak, Burutazioaren tartean Patxi Zubizarretaren txanda izan da, "Euskal Herria ... nahi ta ezin" horixe izan du abiapuntu, Arantza Lorenzo dietistak etxetik kanpo egiten diren otorduez hitzegin digu, ARGIA astekariaz mintzatu zaigu Mikel Azurmendi kazetaria, Doctor Deseo Rock taldeak kontzertua eskeini zuen asteburuan Gaiarre antzokian, bertan ikusitakoaz eta Txantreako jaien inguruan aritu zaigu Maitane Burusko. Bukatzeko azken orduko albisteak jaso ditugu.