Eguneko kioskoa eta agenda aztertu ondoren, solasaldi politikoa izan dugu Nabai 2011ko Manu Aierdi, ezker abertzaleko Bixente Goikoetxea eta Ezkerrako Ruben Onekarekin. Aingeru Epaltzak Minutu Bateko Manifestua igorri digu; Kepa Yekora eta Unai Arellanorekin sindikatueen indarguneez eta ahuldadeez hitz egin dugu, eta 2010eko txupinazo eguneko istiluengatik auzipetutako Imanol Salinas gaztearekin mintzatu gara. Egunero bezala, Josetxo Azkonaren Etenak eman dio amaiera saioari.