Maiatzaren Lehena lan erreformaren kontrako borrokan beste urrats berri bat izanen dela ohartarazi dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuko ordezkariek Pasahitza magazinean.
Sindikatuen ustez, Espainiako Gobernuak hartu dituen neurri ekonomikoak gero eta itogarriagoak dira; gero eta murrizketa gehiago egiten ari dira, batik bat, osasungintzaren eta hezkuntzaren sektorean. Krisiari aurre egiteko neurri okerrak omen dira horiek.
Testuinguru honetan, UGT eta CCOO sindikatuetako kideek diote hitzarmen sozial zabala adostu beharra dagoela alde guztien artean eta xede hori lortzeko negoziatzeko prest daudela. Bestalde, LAB eta ELAko ordezkarien ustez, orain arteko zatiketarekin amaitu eta indarrak batzeko une egokia izan daiteke.
Ilustrazioa: I.V. Simakov, 1921. IISC Flickrren. CC by attribution