Aitor Etxarte: Lana eta gozamena

Euskalerria Irratia 2012ko api. 30a, 16:00

Maiatzaren bataren bueltan lana eta lanaren eza solasetan gira-biraka dugu. Erromantizismoari Schillerrek emango dio hasiera, besteak beste, lana eta gozamenaren arteko talka azpimarratuz.

“Gozamenaren eta lanaren arteko bereizketa sortu da, bitarteko eta helburuen artekoa, ahalegina eta ordainketaren artekoa. Gizakia, osotasunaren atal txiki bati lotua egonik, zatiaren modura hezten da; eternalki mugitzen duen gurpilak sortzen duen zarata monotonoa belarrira egina, inoiz ez du bere izaera garatzerik izanen eta, bere baitan gizatasuna adierazi ordez, bere lanaren kopia bihurtzen da”.

Lanak, orain ezagutzen moduan, ez gaitu gizaki aske egiten.

Schillerrek ere esan du “gizakiak jolasten du osoa denean bakarrik, eta gizaki osoa da jolasten duenean bakarrik”.

Beraz, munduko langileen utopia munduko jostalarien herria sortzean datza, biharko egunarekin buruan edukiko dugun gogoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!