Egunean Egunekoa 2012-04-27

Euskalerria Irratia 2012ko api. 27a, 15:00

Makilkada bat bezalakoa izan da langabeziaren datuak ezagutzearena. 2012 urtearen lehen laurdenean, Nafarroan, ehuneko 18,19 hazi da langabetuen kopurua. Ez da sekula halako igoerarik ezagutu: 50.300 pertsona dira enplegurik gabe daudenak Nafarroan, eta langabeziaren tasa ehuneko 16,4koa da, azken 24 urtetan ezagutu den altuena. Bada ordea nondik moztu gizarteari kalte egin gabe; murrizketei bai esan dion jendea topatu dugu: Gastu militarrari murrizketak egitea proposatu du mugimendu antimilitaristak, eta bi gai hauetatik heldu nahi izan diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!