Opus Deik Donapeako orubea bereganatu nahi duela salatu dute Iruñeko zinegotzien solasaldian

Euskalerria Irratia 2012ko api. 26a, 13:27

Euskalerria Irratiko Pasahitza saioan izan dira Ezkerra koalizioko zinegotzi Edurne Egino, Bildu koalizioko udal taldearen aholkulari Mikel Gastesi eta NABAI taldeko zinegotzi Aritz Romeo. Iruñeko udal aktualitatean, zenbait gai pil-pilean dira.

Berriena: likidezia arazoak ditu Udalak, eta horiei aurre egiteko bere ondarearen zati bat saltzea erabaki du.

Hirigintzan, beste bi gai: Etxabakoizko Plana, Abiadura handiko trenaren ingurukoa. Eta bestetik Donapea. OPUSek beretzat nahi luke inguru hori guztia.

Joan den osteguneko osoko bilkuran, aurtengo diru-laguntza nominatiboak onartu zituzten UPNk eta PSNk. Nafarroa baik, Bilduk eta Ezkerrak kritikatu egin dute erabakia, laguntzak banatzerakoan zuzentasunik ez duelako adierazten Udalak.

Haur eskolen eskaintza eskasa ere, aspaldiko gaia Iruñean. Fermin Alonso zinegotziak esan berri du ez duela haur eskola gehiago eginen.

Horiexek eztabaidagaiak Euskalerria Irratian. Pasahitza saioan.

Argazkia: Cruccone Flickrren, by CC.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!