Aingeru Epaltza: Tonto aurpegia

Euskalerria Irratia 2012ko api. 26a, 08:24

Potasasko denboretatik hona ikusi ditugu. Ez dituzte oraino 55 urte bete. Lantokira abiatzen zaren momentuan etxeko atarian topatzen dituzu. Baina haiek ez doaz lanera. Eskiak daramatzate, neguan. Onddoetara ailegatzeko makila, udazkenean. Toalla eta bainujantzia, ekainean. Aurrejubilatuak dira. Sasoiko, lanik ez eta dirua patrikan. Jende gorrotagarria. Duela zenbait hilabete erran ziguten. Kitto. Hori bukatu da. 67 urte bete arte, denak lanean. Gaitz erdi, pentsatu genuen. Bagenekien hori ez zela guretako izanen.

Bai to. Atzo jakin genuen, Caja Navarran berriz, karrikara doaz 50 urte bete berriak, soldata puska batekin. Madrilgo Gobernuak bertze gauza batzuetarako ez baitu dirurik, baina bai fusio bankarioetarako. Tonto aurpegia jarri zait berriz, etxeko atarian aurrejubilatu irribarretsuarekin topatzen nintzenean bezala. Lanean aspertu arte ariko garenok pagatuko ditugu fusio bankarioak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!