Goi tentsioko lineak bertan behera utzi ditu oraingoz Espainiako Gobernuak. krisiaren eraginez, jaitsi egin da argindar kontsumoa, eta egoera berri horretara egokitu egin nahi du Espainiak. Gogoeta hasi du goi tentsioko linea gehiago behar ote diren, eta ondorioak lortu artean, bertan behera utzi ditu proiektuak. Erabaki horrek bete-betean eragiten die Hego Euskalerrian abian ziren bi egitasmoei: alegia, Gueñes eta Ezkio-Itsaso artekoari, eta Nafarroan barna egin nahi zutenari, Deikaztelu eta Ezkio-Itsaso artekoari. Madrilgo Gobernuak ez du baimenik emanen linea horiek egiteko, planifikazio berria egin, eta linea horiek beharrezko direla baieztatu arte. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.