Aitor Etxarte: Ikusi mendizaleak

Euskalerria Irratia 2012ko api. 24a, 10:51

Sinboloen garrantziak, batzuetan, esku artean ihes egiten digu. Aurtengo martxo-apirila berezia izan da oso: Greba orokorra eta Aberri eguna izan dira egun gutxi barru. Bi egunetan, besteak beste, manifestazio handiek Iruñea zeharkatu dute. Bi kasuetan bideak aukera eman digu aspaldikoak agurtzeko edo langile eta aberrikideak asko garela sentitzeko. Bien bukaerak, hori bai, sinbolikoki ahulak izan dira.

Greba egunean arratsaldez Sarasaten egin zen errematea luzea, aspergarria, ohikoa izan zen. Hizlarien txanda bukaezinen bitartean, entzuleen artean solasak ziren nagusi. Aberri Egunaren hitzaldiaren aurretik Nafarroako Gorteen ereserkia entzun arazi ziguten behin eta berriro. Garen urterako ohiko erreferentzia.

Topaketa publikoek bukaeran ekintza sinboliko labur, trinko eta katarkikoa behar du. Askatasunaren historiak erakutsi digu zer den hori: hitzezko dekalogoa, kantuak eta keinuak. Egun handiak tradizioaren mugarri direlako, memoria sortzeko esperientzi osoak behar direlako.

Terry Eagletonek idatzi du “ pertzepzio azkarreko eta istantean kontsumitzen diren jardueren munduan, gure sakoneko esperientzia osatzeko ezerk ez du nahikorik irauten”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!