Josi Basterretxea: Kontzientziak aztoratzen

Euskalerria Irratia 2012ko api. 24a, 08:30

Kontrapikatuan ikusi dut gaurko protagonista, behetik hartuta. Zabal-zabalik besoak, gurutziltzatua ematen du. Melena horia nabarmentzen zaio, argazki-hondo urdinean. Marine Le Pen-en poza erakusten du argazkiak.

Frantziako hauteskunde presidentzialetan, errekor historikoa erdietsi du eskuin-muturrak igandeko lehen itzulian.

Ez, antza, ez dute hauteskundeetako lehia irabaziko. Hollande eta Sarkozyren artean dago Frantziako presidentetza. Baina, eskuin frantses xenofobo eta antisoziala gora etorri da berriz ere.

Aspalditik ari da indartzen eskuin-mutur hori Europan. Gobernu bat baino gehiago dago edo egon berri da haien esku. Austria eta Herbehereak datozkit burura orain.

Zer ari da gertatzen Europan? Krisi ekonomikoak dena justifikatzen ote du?

Hamabost egun barru izango da itzuli berria Frantzian. Ikusiko ditugu benetako emaitzak orduan. Aztoratuko ote dira gure kontzientziak berriz ere?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!