PSNk asteburuan egin duen X. kongresuaz hitz egiteko Berria egunkariko politika saileko kazetari Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkariko politika ataleko erredaktore Ibai Fernandez izan dira Pasahitza saioan.
Roberto Jimenezek irabazi du; bera izanen da sozialista nafarren idazkari nagusia beste lau urtez. Baina, espero baino oposizio handiagoa izan du: hamar ordezkaritik seik eman diote botoa Jimenezi, eta ia lauk Campillo lehiakideari.
Auzi nagusia, UPNrekin batera koalizio Gobernuan egotearena izan da. Rubalcabak amaierako ekitaldian esan du gobernuan jarraitu beharra daukatela sozialistek, baina baldintzekin. Haren arabera, badira gainditu behar ez diren banalerroak: osasuna eta hezkuntza.
Norabide aldaketa noiz eginen du PSNk? Galdera hori erantzuten saiatu dira gure analistak.