Josi Basterretxearen argazkiaz gozatu ondoren, LABeko Espe Iriarte eta EILASeko Aitor Lakarekin hezkuntzan irgarri murrizketok aztertu ditugu. Aitor Etxartek Minutu Bateko Manifestua igorri digu; Diario de Noticiaseko Ibai Ferández eta Berriako Joxerra Senar kazetariarekin asteburuan PSNko X. kongresua aztertu dugu. Sant Jordid eguna izaki Bartzelonara hurbildu gara hango Euskal Etxeko presidente Aitor Arrutirekin hitzegiteko. Frantziako hauteskundeen emaitzak ere aztertu ditugu Luzien Etxezaharreta kazetariarekin. Egunero bezala Josetxo Azkonaren Etenak eman dio amaiera saioari.