Laura Mintegi: Egia eta begirunea

Euskalerria Irratia 2012ko apirilaren 20a

"Asko sentitzen dut, huts egin dut. Ez da berriz gertatuko".

Horiek dira Espainiako erregeak espainiarrei esan diena eta, prentsaren arabera, hitzok buelta eman diote munduari ezohikoak izateagatik: zeren ez omen da ohikoa errege batek bakamenik eskatzea edo desenkusatu beharra egindako zerbaitengatik.

Gaur bertan entzun dut nola eskatu dion EAJk PSOEri (eta bereziki Patxi Lopezi) barkamena eskatzeko iruzur kasu batean epaileak erabaki duelako ez dela egon prebarikaziorik eta, beraz, errugabea delako ustezko iruzurgilea.

Eta berriz ere barkamena eskatzeko agindu dio Urkulluk Basagoitiri, azken honek esan duelako Patxi Lopez alperra dela eta titulu unibertsitario gutxiago duela Homer Simpon-ek baino.

Enfin, barkamena eskatzeko esijentzia hitzetik hortzera dabil azken garaiotan. Eta niri mina ematen dit belarrian, horren atzean antzematen dudalako botere erlazioa, gailendu nahia, bestea umiliatzeko gogoa. BARKAMENA ESKATU esanda, menpekotasun motaren bat sumatzen dut.

Nik errespetua eskatuko nuke, besterik gabe. Begirunea; eta, batez ere, egia esatea,  beti eta une oro, egia esan, kasu guztietan.

Egia esan izan balitz gerra amaitu eta gerraondoko lehen urteetan, ez zen eskatu behar izango barkamenik. Egia esan izan bazuten iruzurgile ustekoak, eta haien kritikariek, ez ziren barkamenatan ibili behar izango. Erregeak egia esan izan balu bere ibilbideak egin aurretik, gerora ez zukeen barkamenik eskatu behar. Egia eta begirunea,  eta utz dezagun barkamena elizako konfesionarioetarako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!