Espainiar erregearen istripuak eragin duen polemikaz Urdangarinen auziaz esandakoa errepikatuko dut: errege batek, inori deus esan gabe, nahi duena egitea oso ongi iruditzen zait. Izan ere, errege bat besteak baino gehiago da, eta are gehiago Espainiakoa, Jainkoak berak izendaturiko batek aukeratu zuelako.
Jainkoak aukeraturiko batek jarri badu, honen hil arteko agintaldia ere Jainkoaren borondatea dela ondorioztatzen ahal dugu, ezta?
Orain, elefanteak hiltzen ari zela istripua izan duelako kargu hartzea atrebentzia oso handia iruditzen zait, lotsagabekeria dela esanen nuke. Francorekin ez zen horrelakorik gertatzen.