Maitane Burusko kolaboratzailea beldurrezko filmeen inguruan aritu zaigu, farre algaraka aritzen omen da haiei begira, ondoren izan dugun lagunak ere beldurra izan du mintzagai, Xabi Mendibilen esanetan beldurrek gaixotasunak sor ditzakete, atseden ttikia hartu dugu segidan Kike kolaboratzailearen tabernan, hark bildu ditu Iruñeko kaleetan aditzen diren kontuak, Gontzal Agote zinema adituak Frantziar filme bat izan du solasgai, "de Nicolas a Sarcozy" lanaren inguruan aritu zaigu hizketan, Burutazioaren tartean Ekaitz Astiz aritu zaigu estreinekoz, "zaborra" izan da aukeratu duen hitza.