Egunean Egunekoa 2012-04-18

Euskalerria Irratia 2012ko api. 18a, 14:52

Hezkuntzakoak izan ziren atzo, eta gaur, guztion ahotan osasun alorrean datozen murrizketak. Bilera, Madrilen, Ana Mato Espainiako Osasun ministroarekin autonomia erkidegoetako kontseilariak. Zehaztasun gehiagoren zain, aurreratu duten neurrietako bat da sendagaiak berrordaintzearena. Aurrerantzean gehiago ordaindu beharko dugu botikengatik: jubilatuek orain baino ehuneko hamar gehiago, eta lanean ari direnek, gehienez ehuneko hogei gehiago, soldataren arabera. Hortik heldu nahi izan diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!