Darth Vader ere, Euskalerria Irratiaren alde

Euskalerria Irratia 2012ko apirilaren 18a

"Darth Vader naiz, Euskalerria Irratia aukera on". Hala dio gure entzule batek prestaturiko kuñak. Entzulea Makilakixki goitizenarekin aritzen da sare sozialetan. Ez dakigu nor den goitizenaren gibelean dagoena. Badakiguna da entzule fidela dugula. Aukera ON kanpainaren kontura egin ditugun irrati kuñak entzun dituela. Oso bertsio barregarria prestatu duela. Eta bere webgunean eskegi duela. Sare sozialetan halakoei fake esaten diete. Lerroon azpian, gure kuña egiazko bat eta Makilakixkiren fake-a. Entzun, merezi du eta. Bidenabar, mila esker, Makilakixki!

[powerpress url="http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2012/04/barriola.mp3"]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!