Egunean Egunekoa 2012-04-17

Euskalerria Irratia 2012ko api. 17a, 14:18

Hezkuntzan 3 mila milioi euro aurrezteko Espainiako Gobernuak pentsatu dituen neurrien berri izan ondoren erreakzioak etorri dira. Gobernutik, Yolanda Barcina presidenteak dio halabeharrez bete behar dena beteko dutela. Roberto Jimenezen arabera PSNk Nafarroaren autonomia ziurtatuko du; PPren neurriekin kritiko, inboluzioa eraginen dutelakoan. Jose Iribas hezkuntza kontseilariak Lanbide Heziketakoak ez beste neurri guztiak aplikatuko dituztela. Eta aitortu du, neurri hauen ondorioz, jaitsi eginen dela irakasleen beharra.

Izquierda-Ezkerrak Nafarroaren eskumenak defendatzeko eskatu dio Iribasi eta kontseilariaren agerraldia eskatu du jada Parlamentuan Izquierda-Ezkerrak. Ezker abertzaleak kritika, Nafarroako alderdi sozialistari. Txelui Morenoren arabera, PSN ez da sekula aldaketaren aitzindari izanen; aldaketa ez da itxura kontua, oinarri sendoak behar ditu. Aldaketak lau oinarri izan behar ditu, Ezker Abertzalearen iduriz: justizia soziala, eskubide politikoak, hizkuntza eskubideak eta kulturalak. Sindikatuek ez dituzte onartzen hezkuntza publikoaren kalitateari erasaten diotelako. Eta irakasleen lan baldintzak ere okertu, eta langabezia areagotuko dutelako. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!