Espainiako erregea ehizatzeko garaia zabaldu dute. Hala uste du gure kolaboratzaile Mikel Aramendik. Azaldu digunez, Konspirazio bat antolatu dute eskuin politikoko zein mediatikoko hainbat buruk. Haien helburua, baina, ez da errepublika baizik eta abdikazioa. Juan Carlos zaharkiturik eta ez gauza dakusate. Felipe dute nahiago. Bostwanako gertakariei doakienez, Aramendik dio Espainiako erregeari aldaka apurtzeak baino min handiagoa egin diola elefantearekin egindako argazkiak.
Irudia: Babar elefantea