Kirola eginaz hasi dugu gaurko arratsaldea, Martin Juanena kirol adituak asteburuko emaitza guziak jaso eta aztertu ditu gurean, Burutazioaren tartean Izaro Arroitaren txanda izan da, Maialen Huarte lankideak Asteak ekarriko dizkigun agenda kontuak bildu ditu, ondoren musika izan dugu mintzagai eta entzungai, Ismael Yague kolaboratzailea kantari "castrati"en inguruan aritu zaigu, Elhuyar zientzia taldeak eskeinitako saioa izan dugu ondoren, gaurkoan euri tanta fosilen inguruan aritu zaizkigu. Bukatzeko Gara Egunkariko Martxelo Diezek azken orduko albisteak jaso ditu.