Gomazko piloten erabilera aztertzearen alde Foru Parlamentua. Iñigo Cabacas gazte bilbotarraren heriotzak eztabaida piztu du. Bildu koalizioak mozioa eraman du Legebiltzarrera, eta tramitera onartu du gaur Mahai eta Eledunen batzarrak Bildu, Nafarroa bai, Izquierda-Ezkerra eta PSNren aldeko botoekin. Aldiz, UPNk eta PPk uste dute profesionalak direla gaiaz hitz egiten behar dutenak. Hortik heldu diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.