Gaurko saioan bidai pare bat egin dugu. Lehendabizikoa urrutira, Filipinetara, hara joan da bolada baterako Artzai Jauregi Etxarrengo gaztea. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Eta, bestalde, ANARASD elkarteko Miren Egañarekin hitz egin dugu Saharako herria laguntzeko egiten ari diren bidai eta ekimenez. Musikari ere tartea egin diogu Ismael Yague musikariak ekarri digun musika entzunez eta ERASO eta GOBEO BAY bezalako taldeen lan berriak ezagutuz.