Gaurko saioa berezi samarra izan da, Maialen Huarte izan dugu gidari aste honetako hurrengo saioetan bezala. Gonbidatuak: Martin Juanena kirolen inguruko albisteak emateko, Edurne Elizondo Zamorara otso bila egindako bidaia kontatzeko, Mikel Mikeo aktore-idazlea idatzitako antzezlanaz hizketan...eta lehiaketarako tartea ere izan dugu.