Horrelako astearteak behar ditugu, asteartetik gutxi dutenak, bihar ostirala delako… eta gainera bost festa egunen atari ederra. Santutik ere gero eta gutxiago duen Aste Santuan gogoratu beharreko kontua iruditzen zait hurrengoa: oker ez banaiz lana Biblian maldizioa da, zigorra.
Beraz, hortik libratzea pozgarria izan litekeen arren, broma gutxi horrekin, gaurko egoeran batez ere, dakizuenez, gehiegi baitira maldizioa alde batera utzi dutenak, behartuta, beste maldizio handiago baten menpe erortzeko: langabezia.
Zigortzat ez, saritzat har daiteke lana gaur egun. Gehiegi dira datozen egunetan ere (edo gutxienez datozen egunetan) lan eginen luketenak. Nahi eta ezin, ordea. Gero eta gehiago dira pasio ikaragarria sufritzen ari direnak.
Eta tamalgarriena dena: pizkunderik bada, ez dirudi hurbil dagoenik.