13:30 ASPALDIKO PARTEZ, GREBA EGIAZKI OROKORRA NAFARROAN
Kaleetan lan giroa baino PROTESTAK nagusi gaur, GREBA OROKORRAren egunean.
Nabarmena grebaren eragina Iruñerrian: Landaben geldirik; Mercairuña itxita, garraioetan gutxieneko zerbitzuak besterik ez, udal azoka eta ikastetxe asko ere bai.
Sindikatuek oso arrakastatsutzat jo dute GREBA; ELA eta LABen arabera, Nafarroak irmoki aurre egin dio lan erreformaren inposizioari. IGOR ARROYO
UGT eta Comisiones obrerasen arabera, segimendua ehuneko 91koa izan da. lan erreformari erantzun MASIBOA eman dio nafarroako gizarteak.
Nafarroako Gobernutik eman duten datu bakarra: funtzionarioen ehuna hogeita hamarrak egin dutela greba. Yolanda Barcinak eman du datua. Barcinak esan du grebalari batzuk ez direla lan egiteko eskubidea errespetatzen ari. Harrituta dagoela gaineratu du, manifestazioetan independentziaren aldeko oihuak entzun dituelako. Esan du greba politikoa egiten ari direla batzuk.
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzatik, Carmen Albak dio metalean eta autogintzan, enpresa guztiak itxita daudela, ehuneko ehuna; eta enpresa handietan, hamarretik hiru.
Liskarrei doakienez, urriak izan dira; gehienak, Iruñerrian. Nabarmentzekoa, Corte Inglesen izandako poliziaren oldarraldiak. Gobernuaren ordezkaritza bi atxilotuz mintzo da; Ateak Ireki webgunean beste bi aipatzen dituzte.
Iruñerritik kanpo gertatzen ari denaren berri ere emanen dizuegu, euskaraz ari diren hedabideetako lankideek eginen dizkigute kronikak.
Aspaldiko partez, sindikatu guztiek egin dute deia; erantzuna handia izaten ari da. erabateko arrakasta, sindikatuen arabera. Goazen mantso-mantso, egunak orain arte eman duenaren berri ematen.
Lanuztea oso handia dela diote ELAk eta LABek, lantoki handienetan batez ere, erabat etenda dago produkzioa. Garraioetan ere oso nabaria da eragina.
Comisiones Obrerasen eta UGTren arabera, %91koa da Nafarroan grebaren erantzuna. Sektoreka: metalean %95, kimikan %90, egurrean eta meatzaritzan %85, eraikuntzan eta kontserbetan %80, jantzigintzan %70 eta ostalaritzan %50. Landabenen, VOLKSWAGEN geldirik, baita enpresa hornitzaileak ere.
Nafarroako Gobernuak ez du grebaren inguruko daturik eman. Espainiako Gobernuaren ordezkari CARMEN ALBAren arabera, metalean eta autogintzan, enpresa guztiak itxita daude; hamar enpresa handitik hiru.
Patronalaren buru Jose Antonio SARRIAk esan duenez, espero baino txikiagoa izaten ari da erantzuna; merkataritzan piketeak egiten ari diren presioa salatu du.
Goizean goiz hasi dira mobilizazioak kalean…industrian, gaueko lan txandetan hasi dute lanuztea; lantegietako atarietan elkartu dira dozenaka langile; lanera joan diren gutxiek ez dute eragozpenik izan lantokira sartzeko.
Elkarretaratzeak, industrialdeetan lehenbizi. Hamaiketan zutabeak abiatu dira zenbait auzotatik Gazteluko plazara. Eguerdian egin dute manifestazio nagusia ELA, LAB, EILAS, ESK, EHNE eta HIRU sindikatuek. manifestazio JENDETSUA izan da oso. MAIALEN HUARTE
UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek ere, elkarretaratzeak egin dituzte goizean goiz zenbait lantegitan. Eta, 11etan manifestazioa, CEN Enpresarien Konfederazioaren egoitzaren parean. Han ere, ehunka lagun elkartu dira protesta egiteko.
NORMALTASUNA NAGUSI
Greba orkor egunetan, fokoa liskarretan jarri ohi dute askok. Orain arte, baina, liskar gutxi izan dira gaur Nafarroan. Handienak, Iruñerrian.
Ateak Ireki webguneak zabalduriko informazioaren arabera.
Goizeko hamarretan Espainiako Polizia Nazionala piketeen aurka bortizki oldartu da bai El Corte Inglesen, baita Txantrean ere.
Gure lankide Maialen Huartek El Corte Ingleseko liskarrak grabatu ditu:
Oraintxe iritsi zaigun oharraren arabera, EL Corte Inglesek dagoeneko pertsiana altxatu du berriz.
Hamaikak hogei gutxi aldera, Foru Polizia izan da Barañainen eta Donibanen bortizki jokatu duena. Barañainen atxilotu bat gutxienez izan da.
Eta herri ekimenak antolaturiko bizipiketean ere beste atxilotu bat izan da.
Haatik, Espainiako Gobernuaren ordezkari Carmen Albak ez ditu bi atxilotuok aipatu gaur goizean egin duen agerraldian. Baizik eta beste bi. bat Atarrabian eta bestea Txantrean. Bioi zabor edukiontziak apurtzea eta aurpegia estaltzea egozten diete.
Albaren arabera, liskarrik handienak Iruñerrian gertatu dira. Eta arazorik handienak LABeko piketeekin gertatu dira, ez ordea UGT eta CCOOkoekin, Albaren hitzetan, normaltasun osoz jokatu baitute.
Gertakaririk anormalena, deigarriena, herri ekimenak antolaturiko bizipiketearekin gertatu dena. Bizikletak kendu baitizkie Iruñeko Udaltzaingoak
Egoera nahiko nahasia izan da, bizipikete horretan parte hartu duen Nereak kontatu digunez.
Herri ekimenaren xedea bizipiketea antolaturik, honako hau:
Kalean jende asko eta asko. Horietako batzuei galdetu diegu zergatik egin duten greba.
Iruñerritik kanpo…lanuztea ia erabatekoa da Nafarroa Iparraldean; ehuneko laurogeita hamarrekoa Lizarraldean eta Tafallan, eta Erriberan, ehuneko hirurogeita hamarrekoa.
Kronikak…Nafarroan euskaraz ari diren tokiko hedabideetako lankideen ahotik. Sakana, Leitza, Lekunberri eta Elizondo.
ARRATSALDEAN:
- Gizarte eragileek MANIFESTAZIOA , arratsaldeko 7etan, Golem zinematik abiatuta.
- UGTk eta Comisiones Obrerasek arratsaldeko 6etan, autobus geltoki zaharretik.
- HERRI EKIMENAk, elkarretaratze, asanblada, bazkari auto-jestionatua antolatuta, 14:30ean, Gazteluko plazan.
Eta, arratsaldeko 5etan, ELKARRETARATZEA, oinarrizko errentaren inguruan, Gizarte Zerbitzuen Departamentuan.
[powerpress url="http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2012/03/albisteginagusia29m.mp3"]
11:00 IRAKASKUNTZA PUBLIKOAN, SEGIMENDUA %75EKOA IZAN DA, EILAS-EN ARABERA
Nafarroako irakaskuntza publikoan, erantzuna %75-%80koa izan da, EILASeko Iñaki Redinek azaldu digunez. Bere hitzetan, “oso erantzun indartsua eman zaio lan erreformari, batez ere D ereduko ikastetxeetan”.
UGT eta CCOOren arabera, segimendua orohar %91ekoa
UGT eta CCOO sindikatuak manifestazio jendetsua egiten ari dira, Nafarroako patronalaren, CENen egoitzaren paretik abiaturik. Aurretik, 10:00etan, grebaren segimenduari buruzko datuak eman dituzte.
Oro har erantzuna %91koa izan da Nafarroan, betiere UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek goizeko hamarretan iragarri dutenez. Bi sindikatuotako Nafarroako idazkari nagusi Juan Goienen eta Jose Maria Molineroren hitzetan, arrakasta erabatekoa izan da, eta herritarrek erantzun birrintzailea eman diote lan erreformari”.
Alorka, eta betiere bi sindikatuon arabera, industrian segimendua %95ekoa izan da. Eraikuntzan %80, Alor Kimikoan %90, Oihalgintzan %70, barazkien kontserbetan % 80 y en el mehatzarien artean, % 85.
Merkataritzan Iruñean lanuztea ia erabatekoa da. Hostalaritzan, ehuneko 50koa besterik ez. Sindikatuok salatu dutenez, enpresariek alor horretako hainbat langile mehatxatu dituzte
Liskarrei doakienez, Goienek eta Molinerok esan dute txikiak izan direla, eta urriak. Eta Espainiako Polizia Nazionalaren oldarkortasuna ere nabarmendu dut
ELA eta LAB sindikatuek 11:30ean zabaldu behar dute haien balorazioa.
Corte Inglesen giroa bareago
Maialen Huarte lankideak kontatu digunez, giroa zertxobait baretu da Corte Ingelesen, goizeko 10:00ak aldera Polizia manifestarien aurka oldartu eta gero
Hamaiketan abiatu dira Iruñeko auzoetatik ELAk eta LABek antolatu dituzten zutabeak. Gazteluko plazara doaz; hamabietan da hastekoa sindikatu horien manifestazioa.
Oro har NORMALTASUNA da nagusi greba egun honetan. GORABEHERAren bat gertatu da, herritarren eta poliziaren artean.
CORTE INGLES parean oldartu egin da polizia, Maialen Huarte lankideak duela ordubeteko albiste emankizunean kontatu digun bezala. Goizeko hamarretan ireki egin dute Corte Inglesa; ordu honetan, itxita dago.
Jarraipen zabala izaten ari da greba. Dagoeneko arrakastatsutzat jo dute sindikatuek.
UGT eta CCOOren arabera, ehuneko laurogeita hamaikakoa da erantzuna. LABeko Igor Arroyoren arabera, IZUGARRIA izaten ari da greba, sektore ekonomiko guztiak geldituak daude, eta jende asko ari da parte hartzen piketeetan.
ELAko Mitxel Lakuntzak ziurtatu du egun HISTORIKOA dela, lanuztea ia erabatekoa da.
[powerpress url="http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2012/03/albistegia-m291105.mp3"]
10:00 LISKAR TXIKI ZENBAIT ETA GUTXIENEZ BI ATXILOTU
El Corte Ingles saltokiaren pareanliskarrak izan dira, Espainiako Polizia Nazionala piketeen kontra oldartu da eta. Halaxe kontatu digu Vinculo Plazatik, Maialen Huarte lankideak. Eta halaxe entzun dezakezue gure 10:00etako albistegi laburrean, beherago klikatuz gero.
Herri mugimenduek bizikletekin antolatu duten piketean, atxilotu bat izan da. Eta, Antsoainen, beste pikete batean ere, beste bat.
Polizia, Corte Inglesean ez ezik, Txantrean ere oldartu da protestan zihardutenen aurka.
Nafarroa etorbidean, barrikada txiki bat jarri dute bart. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, ehun bat lagun ibili da bubuzela eta sirenekin zalapartan, eta ikasgeletarako sarrera blokatu dute. Santa Engrazia zubian, su eman diete zenbait edukiontziri trenbidean.
Baina, edonola ere, normaltasuna gailendu da. Ez da gure balorazioa, baizik eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak egindakoa.
UGT eta CCOO sindikatuek arrakastatsutzat jo dute greba
UGTko idazkari nagusi Juan Goyenek oso arrakastatsutzat jo du greba, goizeko 10:00etan CCOO sindikatuarekin batera egin duen prentsaurrekoan, Peio Argiñarena lankileak zuzenean kontatu digunez. Sindikatuok 11:00etan eginen dute gaur goizeko manifestazio nagusia, Nafarroako patronalaren, CENen egoitzaren paretik abiaturik.
Ordu horretan berean, hainbat gizarte eragilek kontzentrazioa eginen dute Vinculo plazan, gero, 12:00etan, ELA, LAB, CGT, ESK eta EILAS sindikatuek deituriko manifestazioarekin bat egiteko.
Jarraipen zabala izaten ari da greba
Sindikatuek arrakastatsutzat jo dute beraz greba. LABen arabera, industrian, Nafarroa iparraldean erabatekoa da erantzuna; Iruñerrian, ehuneko laurogeita hamarrekoa.
Betiere sindikatuek emandako datuen arabera, sektoreka:industrian eta nekazaritzako elikagaien alorrean erabatekoa da lanuztea.
Landabenen, konparaziora, Volkswagen geldituta dago; gutxieneko zerbitzuak egiten ari diren mantenuko langileak bakarrik sartu dira, bai gaueko txandan bai goizekoan ere.
Volkswagenen hornitzaileak ere, geldirik- Lantegietako atarietan, langile taldeak.
Paper eta arte grafikoen sektorean ere, erantzuna zabala da, sindikatuen arabera. Erabatekoa, adibidez, Graficas Lizarran, Onenan, Smurfit Kappan. Eta ehuneko 90ekoa Vianako Papelera del Ebron.
Trenik ez dabil; Nafarroan ez baita gutxieneko zerbitzurik.
Villavesak gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira; lautik bat dabil, baina hori besterik ez.
Elikagaien sektorean aipagarria: Mercairuñan ere ez dago jarduerarik. Udal azokak itxi dituzte, Hiper Eroski ere bai, baina Carrefour azalera handiko saltokia zabalik dago. Polizia Nazionala ateetan da.
Ordu bete barru, goizeko hamaiketan dira abiatzekoak Zutabeak Barañain, Atarrabia eta Txantreatik, ELAk eta LABek antolatuta, Gazteluko plazaraino. Goizeko 9:30ean abiatu da Sanduzelaikoa.
Horien guztien berri zehatza, hamaiketan, Euskalerria irratian orduro egiten ari garen albiste emankizun berezian.
[powerpress url="http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2012/03/albistegia1005.mp3"]
8:30 NAFARROAN GREBA ERABATEKO ARRAKASTA LORTZEN ARI DA, SINDIKATUEN ARABERA
Dagoeneko gaurko greba arrakastatsutzat jo dute sindikatuek, Euskalerria Irratiak bere 8:30etako albistegi berezian kontatu duenez (entzuteko, klikatu behean). Betiere sindikatuen arabera, industrian eta nekazaritzako elikagaien alorrean lanuztea erabatekoa da. Volkwagenen Landabengo lantegia erabat gelditu dute bai gaueko txandan baita goizekoan ere. Tren garraiorik ez da izan. Villavesak gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira (lautik bat), baina hori besterik ez.
Oihane Arangoa lankidea Landabenen izan da. Volkwageni buruz kontatu digu bi pikete zirela, bat UGT eta CCOO sindikatuena eta bestea LAB eta CGTrena. Lanuztea nagusi. Zenbait kamioi lantegian sartu dira, arazorik gabe. Beste adibide zehatz bat: Koxkan 14 langile sartu dira lantegira. Eta beste 12 bulegoetara.
Maialen Huarte lankidea berriz, Merinaldeen plazan izan da. Han herri mugimenduek zuten deitua elkarretaratzea. Ehun lagunek osatu dute piketea. Haien artean hainbat, bizikletaz zihoazten. Merinaldeen plazan bertan. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzatik diote orain arte normaltasuna izan dela nagusi, eta ez dela liskarrik izan.
Manifestazioak, 11:00etan eta 12:00etan
Euskalerria Irratia goizeko manifestazio nagusietan izanen da. 11:00etan, CCOOk eta UGTk deituta, manifestazioa, Nafarroako patronalaren, CENen egoitzaren paretik abiaturik. 12:00 etan, Gazteluko plazatik abiaturik manifestazioa eginen dutenak, ELA, LAB, EILAS, ESK, CGT eta herri mugimenduak.
Nolanahi ere mobilizazio horien aurretik grebaren arrakastaren balorazioa eskainiko dutela iragarri dute ELA, LAB, UGT eta CCOOko buruek. Horren berri otrduro eginen ditugun albiste emankizun laburretan emanen dugu.