Kike Diez de Ulzurrunek bere tabernan hartu gaitu, Iruñean han eta hemen entzundakoak kontatu dizkigu tabernari Iruindarrak, Josu Maiak Martxoaren 29ko greba izan du abiapuntua burutazioaren tartean, Osteoporosia izan du mintzagai Pello Iturria botikariak, Aldizkaritegiaren tartean HIKHASI argitalpenaren azken alea errepasatu dugu, zinemara joan gara ondoren, Gontzal Agote zine adituak "redención" filmea aztertu du gurean; poltsoak gauzez gainezka izaten ditugu eta behar dugun hori aurkitzea gauza konplikatua izaten da sarri, Maitane Buruskok modu xelebrean eutsiko dio gaiari, bukatzeko azken ordukoak bildu ditu GARA egunkariko Martxelo Diaz kazetariak.