Mobilizazio egun handia espero dute sindikatuek datorren osteguneko greba orokorran. Haserre sumatzen dituzte langileak, eta haserre hori kalean adierazteko gogoz. Hala ikusten ari dira egun hauetan sektorez sektore, eta eskualdez eskualde egiten ari diren batzarretan. UGT eta Comisiones Obrerasen arabera, hirurehun enpresa komitek egin dute bat grebarekin; 150 mila langileren ordezkariak dira. Empresa txiki eta ertainetan ere, langileak beldurra gainditu, eta kalera ateratzeko prest ikusten dituzte. Gurean izan ditugu UGT, Comisiones Obreras, ELA eta LABeko ordezkariak. Mobilizazio egun handia aurreikusten dute datorren ostegunerako, eta hortik heldu nahi izan diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.