Euskalerria Irratian 29Mko greba orokorrari buruzko solasaldian parte hartu dute Nafarroako UGTko Merkataritza Federazioko idazkari Amaia Vilanuevak, Nafarroako CCOOko komunikazio arduradun Dani Hernandezek, Nafarroako ELAko koordinatzaile Mitxel Lakuntzak, eta LABeko koordinatzaile Igor Arroyok. Denok osteguneko lanuztea rrakastatsua izatea espero dute. Hortik aurrera, ezadostasun handiagoak dauzkate. Izan ere, ELAren eta LABen idurikoz, Nafarroako Gobernuak badu ardurarik lan erreforman, eta Nafarroatik gogor egin behar da protesta bere aurka. UGTren eta CCOOren aburuz, aldiz, negoziazioa da bidea, eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean aritu behar da.
Irudia: @grebaorokorra