Sandra, Andrea, Silvia, Tiffany , Javier, Miguel, Álvaro, Eduardo, Abel eta berriz ere Javier. Halako izenak dituzte finalista gelditu direnek edertasunaren Nafarroako errege eta erreginak izateko lehiaketan. Ez Miren, ez Koldo, ez Mikel, ez Ainhoa, ez Irati, ez Xabier, ez Arkaitz, ez Saioa.
Zorioneko gaude. Gure gazteek ez dute halako txatxukerietan parte hartzen. Zerbait ongi egin dugu, bederen. Gure gazteak halako montaje sasikomertzial eta barren-hutsetatik aparte egotea lortu dugu. Gure gazteak bertze zerbaitetan ari dira. Zertan, ez dakigu arras ongi, baina bertze zerbaitetan bai. Ez dira pijo-flautak izanen. Ez dira Loeweko iragarkietan aterako. Ez dira edertasunaren Nafarroako errege ez erregina izanen. Bazterretik begiratuko diote horri guztiari, halakoak ez izateak ematen duen harrotasunez. Harro. Bazterretik.