Egunean Egunekoa 2012-03-22

Euskalerria Irratia 2012ko martxoaren 22a

Gaur bilera du Caixabanken administrazio kontseiluak. Mahai gainean, Banca Civica erosteko erabakia. Gaiaz galdetuta, Roberto Jimenezek Ibercajaren aldeko apustua berretsi du; Barcinak, aldiz, nahiago Caixabank. Bestetik, Osasunbideaz Foru Gobernuak iragarri du berrantolaketa handia prestatzen ari dela. Gobernutik helarazten ari diren mezua da: osasun sistema publikoa kolokan dagoela, eta aldatu egin behar dela, nahi ala nahi ez. Hortik heldu nahi izan diogu goizak gurean utzi duenaren kronika osatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!