Pasahitza 20120-03-22

Euskalerria Irratia 2012ko martxoaren 22a

Eguneko argazkia Laura Mintegik atera digu; Euskalerria Irratiak abian jarri duen Aukera ON  kanpainia aztertu dute Juan Kruz Lakastak eta Oihane Arangoak. Gero, Berriozarko alkate Xabier Lasa eta Iruñeko zinegotzi Eva Arangurenekin Nafarroako Gobernuak iruñerri osorako udal bakarraren proposamena aztertu dugu. Mikel Soto editoreak  Minutu Bateko Manifestua igorri digu, Aitor Abaroa zine kritikoarekin asteburu honetako estreinaldiak aurreikusi ditugu, eta Felipe Uriarterekin mendiaz eta literaturaz aritu gara, besteak beste. Egunero bezala Josetxo Azkonaren Etenak eman dio amaiera saioari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!