Haur lapurtuen kasuak ikertzea erabaki du Nafarroako Parlamentuak. Alderdi guztiek babestu dute ikerketa batzordea sortzea. Alderdi sozialistak eta Bilduk eraman dute eskaera; tramitera onartu du Mahai eta Eledunen batzarrak, aho batez. Orain, osoko bilkurak ontzat eman beharko du. Eta orduan, hasiko dira pausoak ematen.