Litekeena dirudi Caixabankek Banca Civica erostea, xurgatzea. Aukera gauzatuko balitz, Nafarroako Kutxa talde berriko %3,2 izanen litzateke. Horretaz mintzatu gara gure solasaldi politikoan. Nafarroa Baiko Patxi Zabaletaren idurikoz, "erantzunkizun politikoak argitu beharko lirateke, Nafarroako Kutxak jarraitu dituen bategite bideak politikoki oso ilunak izan baitira, Parlamentua bazterrean utzi baitute". Bilduko Maiorga Ramirezen arabera, "Nafarroa bitarteko ekonomiko zein sozial garrantzitsu bat galtzen ari da, bereziki bizi ditugun krisi garaiotan". Azkenik, Izquierda-Ezkerrako Pablo Archelen iritziz, "tamaina izan da bategite prozesuan aintzat hartu duten irizpide bakarra, baina