Sukaldean hasi dugu gaurko ibilbidea, Iñaki Pikabea sukaldariak kalabaza krema egiten erakutsi digu, Fukushiman istripu nuklerarra izan zela urtea bete da iada, Euskal Herritik hain gertu dugun Garoñako zentralaz galdetu diogu Josu Larrinaga soziologoari, ARGIA astekaria errepasatu dugu Mikel Azurmendi kazetariaren laguntzaz, Xinguli Mangulu haurrentzako tartean Pirritx Porrotx eta Marimototsen "Zazpikoloroa" ikuskizunerako sarrerak banatu ditugu, Madriletik Samuel Ziaurriz iruindarra aritu zaigu, Europar Batasunak ezartzen dituen arauen inguruan mintzatu zaigu. Bukatzeko GARA egunkariko Martxelo Diaz kazetariak azken orduko informazioa jaso du gurean emateko.